Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Kanpaina bat hasi dute, pardelak birziklatu egin behar direla aldarrikatzeko

Esan dute larrialdi klimatikoaren garaian ezin dela onartu pixoihalak zabor bihurtzen jarraitzea. Sinadura bilketa bat jarri dute abian Gipuzkoako Ingurumen diputatuak gaiaren inguruan azalpenak emateko.

Mutrikun ipinitako kartelak.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/10/25

“Pardelak eta higiene produktuak zabor bihurtzen ditugun emergentzia klimatikoko garai hauetan, pauso bat aurrera egiteko ordua heldu da”. Esaldi horrekin hasi dute Eguzkikoek pardelak birziklatzeko ordua dela aldarrikatzeko abian jarritako kanpaina. Herritarrak arazo horretaz kontzientziatzeko kartelak ipini dituzte hainbat tokitan, besteak beste, Mutrikun. Sinadura bilketa ere abiarazi dute.

Esan dutenez, Gipuzkoan Birzitek izeneko enpresa bat dago, eta harek pardelak eta higiene produktuak birziklatzen ditu. “Teknologia eta ezagutza baditugu, baita lehengaia ere. Zeren zain gaude?”. Azaldu dute pardelek eta higiene produktuek Gipuzkoan 20.000 tona hondakin suposatzen dutela. “Hondakinak ondo bereiztu eta gero, geratzen den errefusa osoaren %70 mota horretako produktuak dira. Beraz, aurrerapauso hau emateak mundu mailan erreferentzia bat piztea litzateke; geure burua erreferente bezala nabarmentzea”.

[SINADURA BILKETA]

Gipuzkoako hainbat herritan produktu horiek bereizita jasotzen direla ere esan dute. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan birziklapenaren Kluster bat dagoela diote. “Kluster hori 2016an sortu zen eta birziklapenarekin lotutako enpresa multzo batek osatzen du; I+G+B sustatzea da euren helburua eta berrerabilpen eta birziklapen ereduak sustatuz, hondakin politiketan eragitea da asmoa”.

Gaiak “berebiziko” garrantzia daukala diote. “Uste dugu Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak bere gain hartu beharko lituzke prozesu horren gidaritza eta exekuzioa. Izan ere, herritar askok hondakinak bereizten dituzte eta haratago joan nahi dute, pardelak ere birziklatuz. Gizartearen eskaera bat da”.

Horren harira, sinadura bilketa bat dago martxan Osoigo plataforman. “500 sinadura lortuz gero Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak gaiaren inguruko azalpenak publikoki eman beharko lituzke”.

[SINADURA BILKETA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.