Euskarri gabeko 60 tiro zutikako eta euskarri gabeko 60 tiro etzandako kategorietan nagusitu da. Txapelketa irabazita, Espainiako Txapelketaren finala jokatzeko txartela eskuratu du.
Egitura eskuz zabaldu dute mantenu lanak egiteko. Proba "oso ondo" joan dela esan dute Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek.
Joan den aste osoan 20 positibo erregistratu zituzten Ondarroan; astebetean 151 puntu igo da Ondarroako intzidentzia tasa. Bizkaian gune gorrian dagoen herri bakarra da Ondarroa. Igo egin dira baita ere Berriatuko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mendexako eta Mutrikuko tasak. Hiru lurraldeetako tasak ere igo egin dira.
Aitziber Olaizolak irabazi zuen zapatuan [urriak 23] Soraluzen jokatu zen jaurtiketa. Jose Gabriel Nuñez Soraluzeko San Andres taldeko bolariak jarraitzen du txapelketaren buruan 14 txirlogaz.
Atzo [urriak 24] goizean jokatu ziren Markina-Xemeingo frontoi txikian Markina-Xemeingo 43. Esku Pilota Txapelketako finalak. Sei mailatako zazpi partida jokatu ziren txikienetatik hasita nagusien mailaraino. Emozioa izan zen nagusi.
Lizardi eta Ortiz de Mendibil 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan izan dira txapeldunak, eta Maialen Aldazabal berriatuarra eta Ihart Arakistain sopelarra txapeldunorde. Gizonezkoetan bakarka aritu dira, eta Mikel Manzisidor mutrikuarra hirugarren sailkatu da.
Zapatuan [urriak 23] Desanexio Eguna ospatu zuten Usansolon, eta Ziortza-Bolibarko udal ordezkariak han egon ziren.
Esan dute larrialdi klimatikoaren garaian ezin dela onartu pixoihalak zabor bihurtzen jarraitzea. Sinadura bilketa bat jarri dute abian Gipuzkoako Ingurumen diputatuak gaiaren inguruan azalpenak emateko.
Eguaztenean erabakiko da Lea-Artibaiko bertsolari gazteek ze talderen aurka lehiatu behar duten finalaurrekoa.
Inguruko mendietan batuko perretxikoak bereizten ikasteko aukera eduki dute herritarrek. Esperientzia errepikatzeko asmoa dutela esan dute Olazar Kultur Elkarteko kideek.