MX3T taldeko Mateo Guenaga ere EHko Hiru Txirlo Txapelketako lehen seiren artean
Aitziber Olaizolak irabazi zuen zapatuan [urriak 23] Soraluzen jokatu zen jaurtiketa. Jose Gabriel Nuñez Soraluzeko San Andres taldeko bolariak jarraitzen du txapelketaren buruan 14 txirlogaz.
Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren lehen seiren artean jarraitzen dute Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko Jose Angel Fernandez eta Ion Aransolo bolariek, eta Mateo Guenaga ere lehenengoen artean sartu da. Asteburu honetan Soraluzeko San Andres bolatokiak hartu du norgehiagoka, eta Elgoibarko San Migel taldeko Aitziber Olaizolak bota zituen txirlo gehien, 7 hain zuzen ere. Parte hartzea ere gorantz doa; zapatuan [urriak 23] 77 bolarik parte hartu zuten San Andres-ko lehian.
Asteburu honetako jaurtiketak kontuan hartuta, Jose Gabriel Nuñez Soraluzeko San Andres taldeko bolariak jarraitzen du txapelketaren buruan 14 txirlogaz, eta bigarren postuan jarri den Bittor Rodriguezen (Asola Berri B) atzetik daude, hirugarren eta laugarren postuetan Jose Angel Fernandez eta Ion Aransolo MX3T A taldekoak. Bost txirlo bota zituen lehenengoak San Andresen eta lau bigarrenak. Bikoteka, eurak dira lehenengoak, 21 txirlo dituzte bien artean. MX3T C taldean ari den Guenagak ere lau txirlo bota zituen azken jaurtiketan. Bere aurretik dago sailkapen orokorrean Elgetako Gorka Bereziartua. Guenagak modura lau txirlo lortu zituen San Andresen eta 10 ditu guztira.
Emakumeei dagokionez, Eli Egia MX3T B taldeko bolaria doa buruan 7 txirlogaz.
Hurrengo zapatuan [urriak 30] ezta jaurtiketarik egongo, eta azaroaren 6an itzuliko da Euskal Herriko Txapelketa bolatokietara. Bertora dator, hain zuzen ere. Markina-Xemeingo Lauzirika Herri Bolatokian jokatuko da estreinako norgehiagoka.