Ziortza-Bolibarko Udalak babestu egin du Usansolo Herriaren desanexio eskaera
Zapatuan [urriak 23] Desanexio Eguna ospatu zuten Usansolon, eta Ziortza-Bolibarko udal ordezkariak han egon ziren.
Ziortza-Bolibarko Udalak Usansolo Herria plataformaren desanexio eskaera babestu du. Eta babes horren erakusle izan da zapatuan [urriak 23] Usansolon ospatu zuten Desanexio Egunean parte hartu zutela Ziortza-Bolibarko udal ordezkariek ere. Usansolotarrek euren foru araua errespetatzeko eta Usansolo herri bat dela aldarrikatzen dute. Eta aldarrikapen horrekin bat egin zuten Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkateak eta Andoni Lariz zinegotziak –argazkian–.
Usansolo Herria plataforma 2011. urtean sortu zen. Helburua Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izatea dela diote.