Hamen Bertokoak zozketa handi bat egingo du
Proiektuko kideen produktuak saltzen dituzten dendetan 10 eurotik gorako erosketa eginda parte hartu daiteke zozketan. Saridunaren izena abenduaren 10ean esango dute.
Hamen Bertokoak esan du azaroan proiektuko kide diren eskualdeko ekoizleen produktuak saltzen dituzten dendetan 10 eurotik gorako erosketa eginez gero, txartel bat bete eta abenduaren 10ean egingo duten zozketan parte hartzeko aukera dagoela. Zozketa irabazten duenak eskualdeko produktuekin osatutako otzara bat eskuratuko du.
Ondokoak dira ekimenean parte hartzen duten dendak: Josune (Aulesti), Bideitzen (Lekeitio), Eguzkilore (Lekeitio), Tahona Bikiak (Lekeitio/Ondarroa), Kasumay (Lekeitio), Azoka (Lekeitio), Ituarte (Markina-Xemein), Zaton (Ondarroa), Urresti (Ondarroa), Bolin (Ondarroa), Sustrai (Ondarroa) eta Sagarra Mantzana (Berriatua).
Ekimena Berton erosi eta irabazi lelopean ari dira egiten. Izan ere, proiektuak behin eta berriz aldarrikatzen du 0 kilometroko produktuak kontsumitzearen garrantzia. Aurreratu dute zozketa abenduaren 10ean sare sozialen bidez egingo dutela.