Aulestiarrentzat berezia da Artedrama. Artedrama Euskal Laborategiak ematen eta uzten duena ondo daki Julen Antsotegik. Bi urtez bertako ikastaroetan parte hartuta, umetatik kontsumitutakoa beste begirada batetik ezagutu du gaztaroan.
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak jarri du martxan kanpaina. Negua gerturatzen ari dela eta, errefuxiatu guneetan hotzari aurre egiteko oinetakoak behar dituztela jakitera eman dute.
Herriko Mugimendu Feministak zeukan premiari erantzunez, martxan dago Lekeitioko Andraetxea. Azaroaren 25a antolatzeko asanblada zabala dute bertan zapatuan [azaroak 13].
Lekeitioko 44. Euskal Zine Bileraren baitan egingo da aurten ere lehiaketa. Asteburu honetan [azaroaren 12tik 14ra] film labur bat sortu beharko dute parte hartzaileek.
Silvia Zuluaga Goikoetxea mediku dietista eta nutrizionistak hitzaldia eskainiko du martitzenean [azaroak 16], Beikozinin. Saioa 18:30ean hasiko da.
Proiektuko kideen produktuak saltzen dituzten dendetan 10 eurotik gorako erosketa eginda parte hartu daiteke zozketan. Saridunaren izena abenduaren 10ean esango dute.
Besteak beste, Eneko Arrate Sololuze markina-xemeindarrak eta Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarrak 'Alpistegia' haurrentzako bertso antzerkia eskainiko dute hilabete honetan.