Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ehunka zapata pare batu dituzte Markina-Xemeinen Grezian dauden errefuxiatuentzat

Bi furgoneta eta atoi bat bete zituzten oinetakoekin. Zaporeak elkarteak datorren astean bidaliko ditu oinetakoak Greziarantz.

Markina-Xemeingo Arkupean oinetakoak batzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/11/16

Elkartasuna izan da nagusi berriro ere Markina-Xemeinen. Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak antolatuta oinetako bilketa egin zen zapatuan [azaroak 13] Greziako errefuxiatu esparruetan bizi diren pertsonei eramateko, eta herritarren erantzuna “ikaragarria” izan dela azpimarratu dute bilketan lagundu zuten boluntarioek.

Bi furgoneta eta atoi bat bete zituzten oinetakoz Markina-Xemeinen. Goiz osoan, etenik barik, hurreratzen egon zen jendea Arkupeko bilketa postura, eta ume zein nagusientzako oinetakoak eraman zituzten. Bera Kruz Ikastolan ere egin dute bilketa, eta San Roke egoitzara ere eraman zituzten oinetakoak herritar batzuk.

Oinetako bilketan lagundu zuten boluntario batzuk. Argazkia: Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak

Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideak eta beste hainbat herritar aritu ziren bilketan laguntzen eta oinetakoak Zaporeak elkartekoei eramateko prestatzen, eta “oso pozik” agertu dira egitasmoak izandako erantzunagaz. “Herri osoak lagundu du”.

Bera Kruz Ikastolan ere batu dituzte oinetakoak.

Oinetakoz betetako gurdia. Argazkia: Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak

Lesbosko errefuxiatu esparruan bizi diren pertsonentzat janaria prestatzen du Zaporeak elkarteak, baina negua datorrela eta beste premia batzuk ere badituztela ikusi dute, oinetakoak besteak beste. Premia horri erantzuteko egin dute bilketa, eta Markina-Xemeinen bezala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste 21 herritan batu zituzten oinetakoak. Grezian dauden errefuxiatuei negua hobeto igarotzen lagunduko dieten oinetako horiek datorren astean bidaliko dituzte Greziarantz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.