Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Etxebarrian jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 18an Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den finalera. Sarrerak Bertsosarrerak atarian daude eskuragai.

Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Miren Amuriza Plaza (Berriz), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela). Argazkia: Bizkaiako Bertsozale Elkartea
Eider Mugartegi
Etxebarria
2021/11/16

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetara ailegatu da, eta domekan [azaroak 21] jokatuko da lehenengoa, Etxebarriko frontoian. Ohiko moduan, 17:00etan hasiko da saioa eta bertan kantatuko duten bertsolariak ondokoak izango dira: Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango); Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo); Imanol Uria Albizuri (Algorta), Miren Amuriza Plaza (Berriz), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).

Zortziko nagusian, zortziko txikian eta hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso kantatu beharko dituzte bertsolariek. Kartzelako lanean, berriz, puntua emanda bertso bi osatu beharko dituzte zortziko txikian, eta bakarkakoan gai bati buruzko hiru bertso kantatu beharko dituzte doinu eta neurri librean.

Lea-Artibaiko bi egongo dira bertsolarien lana epaitzen Ander Txakartegi Basterretxea berriatuarra eta Graxi Arregi Leonardo markina-xemeindarra. Horiekin batera osatuko dute epaimahaia Joseba Santxo Uriartek, Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Ander Arrien Aspiazuk eta Miriam Juaristi Urizarrek. Gai jartzailea, berriz, Zihara Enbeita Gardoki izango da, eta idazkari beharrak, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga ondarrutarrak egingo ditu.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 18an Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Etxebarriko finalaurrekora joateko sarrerak eskuragai daude Bertsosarrerak atarian, aurrez hartzea komenigarria dela jakitera eman dute Bizkaiko Bertsozale Elkartekoek.

Etxebarrikoagaz gainera, beste bi finalaurreko jokatuko dira: azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian eta abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian. Lea-Artibaiko hiru bertsolari daude finalaurrekoetan. Josune Aramendi Perez markina-xemeindarrak eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarrak Galdakaon kantatuko dute, eta Nerea Ibarzabal Salegik, Larrabetzun.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.