Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Emakumeak' diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko dute Markina-Xemeinen

El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua da 'Emakumeak'. Azaroaren 25aren harira antolatu dute.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/11/17

Azaroaren 25ean den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Emakumeak diziplina anitzeko ikuskizuna ekarri dute Markina-Xemeinera Markina-Xemeingo Udalak eta Uhagon Kulturguneak. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua da Emakumeak, eta Emakume guztion historia dokumentalak, Emakume guztiok eleberri grafikoak eta Emakumeak dantza piezak osatzen dute ikuskizuna.

Hasteko, umetxoak galdu ondoren abortatzea egotzita kartzelan egon ziren hiru emakume salvadortarri buruzko dokumentala proiektatuko dute. Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak ekoitzi eta Itxaso Diazek zuzendutako dokumentala gaztelaniaz izango da, euskarazko azpitituluekin. Ondoren, Emakume guztiok eleberri grafikoaren aurkezpena egingo du Higinia Garai  ilustratzaileak, eta amaitzeko, Emakumeak dantza garaikide pieza eskainiko du Node konpainiak.

Hiru emanaldiak zuzenean eskainiko dituzte Uni frontoian domekan [azaroak 21]. Hitzordua 18:00etan izango da, eta sarrerak udaletxeko kutxazainean eskuratu behar dira. Sarrerak 6 euro balio ditu, Uhagoneko bazkideek, berriz, 4 eurotan izango dituzte.

Tailerra. Dantza garaikideko ikuskizunagaz lotuta, dantza tailerra ere emango dute Uhagon kulturgunean zapatuan [azaroak 20]. Bi ordu eta erdiko tailerra izango da, 10:00etatik 12:30era, eta tailerraren gidariak Myriam Perez Cazabon koreografoa eta sortzailea eta Ion Estala Node konpainiako zuzendaria eta sortzailea izango dira. Tailerrean parte hartu nahi dutenek 94-616 63 03 telefono zenbakira deitu behar dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.