Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekeitioko parrokiara helduko da Bizkaia Kantuan abesbatzen kontzertu zikloa

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria gazteen koruak, Lekeitioko Kantakai Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak abestuko dute. Kontzertua zapatuan [azaroak 20] izango da, 20:00etan.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/11/17

Zapatuan [azaroak 20] eskainiko dute Lekeition Bizkaia Kantuan abesbatza zikloko azken kontzertua. Bilboko Koral Elkarteak, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako kontzertu zikloaren helburua pandemia dela-eta denbora luzean isilik egon diren abesbatzen jarduera berrabiazi eta haien artean harremanak sortzea da, eta Gorlizetik eta Basauritik igaro ondoren, Lekeitiora ailegatuko da ekimena.

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria gazteen koruak, Lekeitioko Kantakai Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak abestuko dute zikloaren baitan. Kontzertua 20:00etan izango da Santa Maria parrokian, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Abesbatza bakoitzak 15 minutuko errepertorioa eskainiko du, eta amaieran, guztiek batera, Lore Roucok beren beregi kontzertu ziklorako konposatu duen Bizkaia Kantuan ereserkia kantatuko dute.

Lekeitioko Kantakai Koralarentzat konfinamenduaren ondoren kalean emango duen lehenengo kontzertua izango da zapatukoa, eta Oihana Etxabe zuzendariak azaldu duenez “ilusio handiz” daude. Bost kanta abestuko dituzte. “Aurreko urtean ikasitako obra batzuk eta oraindik plazaratu gabe ditugunak”, zehaztu du Etxabek. Aurreratu duenez, euskal kantu tradizionalak, japoniar bat eta Izaroren bat aukeratu dituzte errepertoriorako. “Abestietako bi pianoagaz lagunduta kantatuko ditugu, eta besteak A Capella”.

Markina-Xemeingo Emeki Koralak ere askotariko errepertorioa eramango du, Yolanda Loira zuzendariak azaldu duenez. Kantu erlijiosoak, euskal folklorea eta atzerriko kanta bat ere bai. Alba Idoiagabeitiak pianoagaz eta Unai Gallastegik perkusioagaz lagunduko ditu hiru kantutan. Horrez gain, beste hiru kanta abestuko dituzte A Capella. “Beti egiten dut ahalegina emakume musikarien kantak sartzeko, horien lana ezagutzera eman asmoz”, azaldu du Loirak. Eta, oraingoan, Junkal Guerrero, Eva Ugalde eta Mary Lynn Lightfoot musika egileen lanak aukeratu ditu Bizkaia Kantuan kontzerturako.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.