Ondarroako Plaiko Zubiko harrizko koxka kentzen hasi dira
Ondarroako Plaiko Zubiaren hondartza aldeko eskaileren parean zegoen harrizko koxka desegiten hasi dira gaur [azaroak 17]. Udalak esan du herritarrentzako «arrisku gunea» zela eta aldundiko Obra Zuzendariari hasieratik esan ziola hori ez zegoela ondo; “koxka hori kentzeko eta bidea leuntzeko eskatu genien”. Bada, aldundia gaur [azaroak 17] hasi da lan horiek egiten. Esan dute lanak egiteko bi egun beharko dituztela eta tarte horretan Astillerutik Itsasaurre zubiaren parera arteko pasabidea itxita egongo dela.