Ia 100 gazte batu dira Mutrikuko Gaztetxe Eguneko bazkarian
Eguraldia lagun, kantu poteoak herriko kaleak girotu ditu. Hala, belaunaldi ezberdinetako gazteez gain, ordu horretan poteoan zebiltzan asko eta asko ere kantaldira batu dira.
Mutrikuko Gaztetxearen XX. urteurrenaren harira, Gaztetxe Eguna ospatu dute gaur [azaroak 20]. 12:30ean txupina jaurti eta kalez kale kantu poteoa egin dute, eta ondoren bazkaltzen batu dira Merkatu Plazan. Esan dutenez, belaunaldi ezerbinetako 90 gazte inguru batu dira bazkaltzeko.
Eguraldia lagun, kantu poteoak herriko kaleak girotu ditu. Hala, belaunaldi ezberdinetako gazteez gain, ordu horretan poteoan zebiltzan asko eta asko ere kantaldira batu dira; beti-betiko abestiekin, musikariek herritarrak aldarte onean jarri dituzte.
Eta hortik aurrera ere giro ona izan da nagusi. Musika lagun, giro onean ari dira ospatzen gaztetxearen XX. urteurrena.