2022an 40 urte betetzen dutenek edo hortik gora dutenek urtarriletik aurrrera domekero esku pilotan jokatzeko aukera edukiko dute Lekeition. Kiroldegira joanda, telefonoz deituta (94-624 30 05) edo WhatsApp bidez izena eman daiteke (605 77 54 45).
Santi Brouard eta Josu Muguruza omentzeko ekitaldia egin dute haien hilketaren urteurrenean. Udaletxe aurrean batuta, hilerriraino joan eta krabelin gorriak utzi dituzte Brouarden hilobian.
Eguraldia lagun, kantu poteoak herriko kaleak girotu ditu. Hala, belaunaldi ezberdinetako gazteez gain, ordu horretan poteoan zebiltzan asko eta asko ere kantaldira batu dira.
Hirugarren ariketarako prestaketa lanetan hasiko dira herrietako batzordeak eta era guztietako entitateak. Euskaldunen, erakundeen eta eragileen aktibazioa indartu nahi dute, eta ariguneen dinamikari bultzada eman.
Santa Zezili azaroaren 22a bada ere, Lekeition eta Ondarroan musikariak hasi dira herriko kaleak alaitzen.