Musika hasi da herrietako kaleak janzten
Santa Zezili azaroaren 22a bada ere, Lekeition eta Ondarroan musikariak hasi dira herriko kaleak alaitzen.
Lekeitioko Musika Bandak, esaterako, Nautika aurrean eskaini du kontzertua. Segurtasun neurriak kontuan hartuta, kontzertuak iraun bitartean herritarrei maskara janzteko eskatu diete, eta sei pieza eskaini dituzte. Dena dela, kontzertua hasi aurretik txistulariek kalejira txikia egin dute, eta Nautika aurrera ailegatu diren momentuan bandako musikariak kontzertuari ekin diote. Bestetik, Ondarroako txistulariek ere kalejira egin dute.
Lekeitioko Musika Bandaren kontzertuko argazki galeria: