Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Leire Etxanizek pilota goxoko finalerako txartela lortu du

Abenduaren 4an Abadiñon jokatuko diren finaletan egongo da Etxebarriko pilotaria. Etxanizek nagusitasun osoz irabazi zion Maria Escuderori zapatuan [azaroak 20] jokatu zuten finalaurrekoa.

Eider Mugartegi
Etxebarria
2021/11/23

Emakume Master Cupeko lau eta erdiko Pilota Goxoko finaleko lehen txartelak banatu ziren zapatuan [azaroak 20] Balmasedan, eta nagusien mailan Leire Etxaniz Etxebarriko pilotaria izan zen abenduaren 4an Abadiñon jokatuko diren finaletarako lehen sailkatua. Etxanizek nagusitasun osoz irabazi zion Maria Escuderori; 18-1 gailendu zen etxebarritarra. Senior mailagaz gainera, hastapen mailako txapelketa ere jokatu zen. Hastapen mailan Eider Zubizarretak lortu zuen sailkapena. Zubizarretak 8-18 irabazi zion Alaia Uriarteri.

Pilota Goxuko Txapelketa oso erraza egiten ari zaio etxebarritarrari. Azaldu duenez, pilotari gehienak txapelketa mistoa jokatzen ari dira gaur egun, eta goxuan hasiberriak dabiltza gehiago. Hala ere, esku pilotan jarraituz gero, goxuagaz aurrera egingo duela azaldu du: “Mistoan jokatzeko gogor entrenatu behar da, eta lanarekin oso zaila egiten zait. Beraz, nahiago dut goxuagaz jarraitu eta pilotaz gozatu”.

Denboran egon da Etxaniz esku pilotan jokatu barik. Palan aritu da, eta orain ere hirugarren mailan jokatzen ari da gizonezkoekin. “Pilota Goxuko Txapelketan jokatzeko izena eman nuen, baina pare bat bidar bakarrik entrenatu ahal izan dut”. Prestatzeko denbora nahikorik eduki ez badu ere, bere mailak eta beteranotasunak finaleraino eraman dute.

Barikuan [azaroak 26] jokatuko da Pilota Goxuko bigarren finalaurrekoa Urduñan Nagore Aramendi eta Ania Oronozen artean. Horietako bat izango da Etxanizen aurkaria finalean.

Leire Etxaniz eta Maria Escudero. Argazkia: Emakume Master Cup

Mistoa. Pilota Goxuko partidez gain, pilota mistoko final laurdenetako beste bi partida ere jokatu ziren zapatuan, eta bertan Enara Gaminde eta Amaia Aldai izan ziren finalerdietarako jauzia eman zutenak. Lehen partidan, Enara Gamindek ez zuen arazo handirik eduki Andrea Capellani 18-2 irabazteko. Bigarren partidan, 18-15 irabazi zion Aldaik Leire Garairi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.