Munitibar gune gorrian sartu da, eta Lekeitio eta Etxebarria atera egin dira
Astelehenetik eguaztenera bitartean 51 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 21 Ondarroan, 9 Berriatuan, 8 Mutrikun, 7 Markina-Xemeinen, 2 Lekeition eta bana Aulestin, Mendexan eta Munitibarren. Aulesti eta Ispaster 0 tasa edukitzetik gune laranjan egotera pasatu dira. Hiru lurraldeetako tasak igotzen jarraitzen dute.
Positibo bat erregistratuta, Munitibar gune gorrian sartu da; 0 tasa edukitzetik 218,34ko tasa edukitzera pasatu da. Aldiz, nahiz eta Lekeition azken egunetan 2 positibo erregistratu, intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta 150 azpitik kokatu denez, gune gorrian egotetik gune laranjan egotera pasatu da. Etxebarria ere gune gorritik atera da azken 14 egunetan ez dutelako positiborik erregistratu eta ondorioz intzidentzia tasa jaitsi egin delako. Etxebarria, Ispaster, Lekeitio eta Aulesti gune laranjan daude.
Ondokoak dira HITZAren eremuan gune gorrian dauden herriak: Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Mutriku eta Ondarroa. Aipatzekoa da azken hiru egunetan [astelehenetik eguaztenera] 51 positibo erregistratu izana: 21 positibo Ondarroan erregistratu dituzte, 9 Berriatuan, 8 Mutrikun, 7 Markina-Xemeinen, 2 Lekeition eta bana Aulestin, Mendexan eta Munitibarren.
Azpimarratzekoa da 0 tasa daukaten herriak gero eta gutxiago direla. Izan ere, herri horiek 5.000 biztanle baino gutxiago zituztenak ziren, eta, positibo bat erregistratuz gero, intzidentzia tasa asko igotzen da. Gaur gaurkoz, hiru dira 0 tasa daukaten Lea-Artibaiko herriak: Amoroto, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar.
Lurraldeak. Arabak 253,78ko tasa dauka (79 puntu igo da), Bizkaiak 229,58koa (32 puntu igo da) eta Gipuzkoak 648,20koa (138 puntu igo da). Hiru lurraldeek gune gorrian egoten jarraitzen dute; Araban 20 herri daude gune gorrian (astelehenean baino 3 herri gehiago) (51 herri daude lurraldean), Bizkaian 62 (+9) (112 herri daude lurraldean) eta Gipuzkoan 69 (+1) (88 herri daude lurraldean).
Herriz herriko intzidentzia tasak (azaroaren 25ean eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 149,70 (astelehenean 0 tasa zeukan)
- Berriatua: 3.420,84 (716 puntu igo da)
- Etxebarria: 134,23 (134 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41 (astelehenean 0 tasa zeukan)
- Lekeitio: 138,37 (69 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 417,91 (99 puntu igo da)
- Mendexa: 1.483,05 (212 puntu igo da)
- Munitibar: 218,34 (astelehenean 0 tasa zeukan)
- Mutriku: 545,73 (131 puntu igo da)
- Ondarroa: 712,03 (246 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: