Ondarrutarrei antigeno eta PCR probak Txomin Agirre ikastolaren eraikinean egingo dizkiete
Ondarroako Udalak jakinarazi du zapatutik [abenduak 4] aurrera ondarrutarrei egin beharreko antigeno eta PCR probak Txomin Agirre ikastolaren eraikinean hasiko direla egiten, eta ez osasun zentroan. Zehaztu dute proba egitera doazenak jolastokitik sartu beharko dutela.