Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urkullu: "Ziurtagiria erabili ahal den espazio guztietan erabiltzea da gure helburua"

Momentuz, zapatutik aurrera [abenduak 4] ziurtagiria beharko dute herritarrek aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukerak eskaintzen dieten lekuetan eta 50 pertsonak baino gehiagok jateko lekua duten jatetxeetan. Ziurtagiria beste leku gehiagotan eskatzeko baimena EAEko Auzitegi Nagusiak eman behar diela esan du.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/03

Eusko Jaurlaritzak eskatu bezala, zapatutik aurrera [abenduak 4] COVID ziurtagiria beharko dute herritarrek aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukerak eskaintzen dieten lekuetan, hala nola dantzalekuetan, musika ikuskizunak eskaintzen dituzten aretoetan, musika tabernetan eta karaokeetan. III. taldean sartutako pub eta taberna berezietan ere eskatu nahi dute ziurtagiria, 22:00etatik aurrera.

Jatetxeei ere eragingo die neurriak: 50 pertsonak baino gehiagok jateko lekua dutenetan eskatu beharko dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 150 kasukoa baino handiagoa den bitartean eutsi nahi diote neurriari (811koa zen atzo EAEn). Establezimenduen jabeen ardura izango da bezeroek dokumentua badutela ziurtatzea, eta paperean edo formatu digitalean aurkezteko aukera egongo da.

Herritarrei zuhurtziaz jarduteko eta ahalegina egiteko eskatu die Lehendakariak. “Indarrean dauden neurriak eta neurri berriak bete behar ditugu”

Eusko Jaurlaritzak, gainera, beste leku batzuetan ere exijitzea aztertuko du. “Erabili ahal den espazio guztietan erabiltzea da gure helburua, herritarrak txertatzeko eta arriskutik babesteko”, esan du IƱigo Urkullu lehendakariak. Zehaztu du, besteak beste, espazio itxietan eskatuko dutela, batik bat, publikoa zutik badago. Baita gimnasioetan edo kirol jarduera egiten den beste espazio batzuetan, eta ostalaritzako beste esparru batzuetan. Azkenik, ospitaletara edo zahar egoitzetara bisitan joateko ere exijitu nahi dutela adierazi du.

Horretarako, baina, Urkulluk onartu duenez, EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu beharko diote baimena. “Larrialdi egoera hau aurrekoengandik desberdina da, eta hartu beharreko neurriak ere desberdinak izango dira”.

Gizarteari oharra. Oro har, herritarrei zuhurtziaz jarduteko eta ahalegina egiteko eskatu die Lehendakariak. “Indarrean dauden neurriak eta neurri berriak bete behar ditugu. Beharrezkoa da norberaren babeserako neurri guztiak betetzea. Hau ez da amaitu. Birusak gure artean jarraitzen du, eta birusa oso hilkorra da. Txertoa oso lagungarria da, baina txertoa jarrita ere kutsatu egin gaitezke. Jarrai dezagun prebentzio neurriak betetzen. Denon zuhurtzia eta ahalegina ezinbestekoak dira”.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.