Ibarzabalek Larrabetzuko saioa irabazita lortu du finalerako txartela, eta Galletebeitiak puntuazioz. Larrabetzuko saioan Ibarzabalek 542,5 puntu lortu zituen; finalisten artean bigarren puntuaziorik onena dauka.
Zapatuan [abenduak 4] lortutakoa Emakume Master Cup-eko lau t 'erdikoan lortzen duen hirugarren txapela izan da. Nagusitasun osoz irabazi zion Iparraldeko Ana Oronozi.
Elkarretaratzea martitzenean [abenduak 7] egingo dute, 19:00etan, Markina-Xemeingo udaletxe aurrean. Lan istripu "ez traumatikoa" izan dela dio LAB sindikatuak. "Aurten 59 pertsonek galdu dute bizitza Hego Euskal Herrian euren lanpostuetan".
Eguenetik domekara [abenduaren 2tik 5era] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: 41 Ondarroan, 16 Mutrikun, 12 Markina-Xemeinen, 9 Berriatuan, 7 Lekeition eta bana Ispasterren, Mendexan eta Munitibarren. Mutrikuko intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa da, eta Ondarroakoa ia 2.000ra heltzen da.
Augustin Zubikarai nobela bekaren azken lan sarituak ezagutzeko aukera egon zen barikuan [abenduak 3], Kofradia Zaharrean. Ekitaldi berean, Nanoipuin lehiaketako sariak ere banatu ziren; Irati Goikoetxea Asurabarrena beasaindarrak irabazi du aurten lehiaketa.
Lekeitioko Udalak azaldu duenez, erabiltzaileen segurtasuna hobetu eta txalupa gehiago sartzeko aukera ekarriko dute lanek.
Tartean Teatroaren 25 minutuko antzezlan laburra 18:00etan hasiko da, udaletxeko ganbaran. Hainbat sari irabazi ditu antzezlanak, tartean Aktore Onenen Saria.
Erakusketa domekara arte [abenduak 12] egongo da ikusgai. Herritarrek botoa eman ahalko dute; boto gehien jasotzen dituen argazkiak Herritarren Saria irabaziko du.
Haurraren elikadura autonomoa garatzeko gakoak azalduko ditu Nahia Alkorta Elegarai Sabeletik Mundura egitasmoko kideak. Eguenean [abenduak 9] izango da hitzaldia Azkue Ikastolan.
Eguenean [abenduak 9] hasita, eta guneka banatuta, aurrez aurreko hiru batzar egingo dituzte Zabiel kultur etxean. Herritarrek bost modutara helarazi ahalko dituzte euren auzoari buruzko kexa, iradokizun edo iritziak.