Elikadura Osagarri Erregulatuari buruzko hitzaldia, Lekeition
Haurraren elikadura autonomoa garatzeko gakoak azalduko ditu Nahia Alkorta Elegarai Sabeletik Mundura egitasmoko kideak. Eguenean [abenduak 9] izango da hitzaldia Azkue Ikastolan.
Haurtxoak zuzendutako elikadura osagarriaren nondik norakoak argituko ditu Nahia Alkorta Elegaraik eguenean [abenduak 9] Lekeitioko Azkue Ikastolan emango duen Elikadura Osagarri Erregulatuari (Baby Led Weaning) buruzko hitzaldian. Alkorta Ama-haurren laguntzan, edoskitzaroko aholkularitzan eta haurdunaldiko eta jaiotzako galeretan aditua eta Sabeletik Mundura egitasmoko kidea da, eta hitzaldian, haurraren elikadura autonomoa garatzeko gakoez ariko da, besteak beste. Gainera, parte hartzaileek euren zalantzak argitzeko aukera ere edukiko dute.
Hitzaldia 16:30ean hasiko da, eta haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakitera eman dute.