Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Leire Etxanizek Master Cupeko lau t'erdiko txapela jantzi du berriro

Zapatuan [abenduak 4] lortutakoa Emakume Master Cup-eko lau t 'erdikoan lortzen duen hirugarren txapela izan da. Nagusitasun osoz irabazi zion Iparraldeko Ana Oronozi.

Eider Mugartegi
Etxebarria
2021/12/06

Zapatuan [abenduak 4] jokatu zuen etxebarritarrak Master Cup Txapelketako Pilota Goxoko finala Matienako pilotalekuan, eta nagusitasun osoz gailendu zen. 22-5 irabazi zion Iparraldeko Ana Oronoz pilotariari.

Tanto gogorrak egon zirela azaldu du Etxanizek, baina Oronoz zendu berria den Panpi Ladutxeren ikaslea izan dela gogoratu du, eta partidura “mentalki txarto” heldu zela azpimarratu du. Etxebarritarrak, berriz, bere ohiko jokoa erakutsi zuen; partida osoan agindu zuen, tantoak nahi bezala hasi eta amaituz. “Sasoiko aurkitu naiz txapelketa osoan, eta partida denak ondo jokatuta irabazi ditut”.

Zapatukoa Emakume Master Cup-eko lau t ‘erdikoan lortzen duen hirugarren txapela izan da. Zapatukoa kontuan hartuta, Etxebarriko pilotariak sei txapel lortu ditu denetara Emakume Master Cup txapelketan, hiru lau t’erdikoan eta beste hiru binaka, hala ere, txapelak “ilusioa” egiten diola aipatu du.

Beste final bi. Lehen mailako finalagaz gainera, Hastapeneko pilota goxoko finala eta pilota mistoko promesena ere jokatu ziren Matienan. Hastapeneko pilota goxoko finalarekin hasi zen jaialdia, eta bertan Eider Zubizarreta zarauztarrak eta Lide Lopez ataundarrak neurtuko zituzten indarrak. Zubizarreta hobeto aritu zen eta 18-4 irabazi zion Lopezi. Alde handiko garaipena eskuratu zuen baita ere Maddi Barrokal bergararrak pilota mistoko promesen norgehiagokan. 22-6 irabazi zion Ainhoa Romero lemoarrari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.