Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pantalan berriak jartzen hasiko dira Lekeition

Lekeitioko Udalak azaldu duenez, erabiltzaileen segurtasuna hobetu eta txalupa gehiago sartzeko aukera ekarriko dute lanek.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/12/06

Hilabete honetan hasiko dira Lekeitioko portuko pantalan berriak eraikitzeko lanak. Antolaketa berriaren bidez erabiltzaileek “euren txalupetara heltzeko erraztasun handiagoa” edukiko dutela jakitera eman du Lekeitioko Udalak, “segurtasuna handitu eta zerbitzuak ere gehituko zaizkie”. Gainera, ontzi gehiagorentzako lekua egongo da; pantalan berriek 279 ontzientzarako lekua edukiko dute, gaur egun daudenak baino 20 gehiago izango dira.

Lanek gehienez 6 hilabete iraungo dutela azaldu du udalak, hala ere, aurretik amaitzea espero dute. Horretarako portua hustu egin behar dela jakinarazi dute. “Epe horiek betetzeko erabiltzaileen kolaborazioa ezinbestekoa da. Txalupa guztiak abenduaren 25a aurretik portutik atera behar dira”.

Obra hauek 1.930.852,30 euroko kostua izango dute eta Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoak finantzatuko ditu. Obraren ardura, berriz, Astillerros Amilibia S.L.-k izango duela jakitera eman dute. Portuko erabiltzaileek informazio gehiago jaso ahal izateko helbide elektroniko bat ere jarri dute martxan: lekeitio1@ekpsa.eus. Helbide horren bidez Leakai elkarterekin jarriko dira harremanetan.

Urteetako eskaera. Hainbat urtez herriko eragileek egindako eskaerari erantzuten diete lanek, eta portuko erabiltzaile guztiei eragiten dietenez, erakundeak zein portuko erabiltzaileak elkarlanean aritu dira zer-nolako moldaketak egin erabakitzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritza, Lekeitioko Udala, Antzar komisioa, Leakai, San Pedro Kofradia eta Isuntza arraun elkartea lanean aritu dira portuko erabiltzaileentzako irisgarritasuna, segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz. Eta, zehaztu dutenez, proiektu berri honek arrantza tradizionala, aisialdiko nautika, antzar eguna eta arraun taldearen beharrizanak barneratzen ditu, eta portuan txalupak edo motor txikiak dituzten erabiltzaileentzako zerbitzurik onena izatea bilatzen da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.