COVID-19ari buruz "beste ikuspuntu bat" eskainiko duen hitzaldia emango dute Markina-Xemeinen
Agenda 2030ari buruz ariko da zapatuan [abenduak 11] Alfonso Longo Industri Ingeniaritzan Doktorea eta neurohizkuntzan aditua.
Bizitza plataformak eta Izadi Gara elkarteak antolatuta Zer da 2030 Agenda? hitzaldia emango du Alfonso Longo Industri ingeniaritzan doktorea eta neurohizkuntzan adituak zapatuan [abenduak 11] Markina-Xemeinen.
COVID-19 dela eta azken urteetan izandako egoera ezberdinen aurrean, iturri ofizialek ematen ez duten beste ikuspuntu bat ezagutzeko aukera egongo dela jakitera eman dute. “Agintarien, osasun zerbitzuen, politikarien edo informazio zerbitzu ezberdinen eskutik jasotako informazioa ez bazaizu egokitzen edo ulertzen ez dituzun hutsuneak daudela uste baduzu, zure ikuspuntua aberasteko aukera polit bat izango da”, azaldu dute.
Hitzaldia 16:30ean izango da, frontoi txikian.