Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Mugikortasun Planari lotutako azken lanak gauzatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak

Taxien geltokia zehaztea eta margotzea falta zaie eta herriko beste puntu batzuetan marra horiak margotzea.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/12/09

Mugikortasun Planari amaiera emango dio Markina-Xemeingo Udalak urtea amaitu orduko. Ekainaren hasieran hasi zen proiektu horren helburua herrigunean bizikletei eta oinezkoei lehentasuna eman, ibilgailuen abiadura murriztu eta segurtasuna eta iriste erraztasuna hobetzea izan da. Proiektuak bi fase nagusi izan ditu, eta bi fase horietan ezarritako jarduerez gain –bizikleten ibilbidea, seinale berriak …–, zenbait ekintza puntual ere eraman ditu aurrera udalak. “Jarduera puntualak ere sartu dira, hobekuntza esanguratsuak izan daitezkeela ikusi delako edo herritarren eskariak egin dituztelako”, azaldu du Luis Egurrola Arakistain Markina-Xemeingo alkateak.

Jarduera zehatz horietako batzuk Zelaiaren goiko parteko errepidean egin dituzte. Adokinak jarri dituzte errepidean, eta Bidarte Dorreko Parkearen aurrean zebrabidea lekuz aldatu eta hesi batzuk ere ezarri dituzte, segurtasuna bermatze aldera. “Proposamen bat jaso genuen esanez, hasieran jarritako zebrabidea zegoen tokia arriskutsua zela, umeek aringa-aringan irteten zutelako. Beraz, lekuz aldatzea erabaki genuen. Erdian jarri dugu Gaztelekura doazenentzako ere eskura egoteko, eta adokina jarri dugu errepidea bereizgarriago egin eta gidariak astiroago joan behar dutela ohartu daitezen”. Udaletxe ostean ere, igarobide bat ere markatu dute . “Berez, Laboral Kutxatik aurrera doan bidea oinezkoena da, baina udaletxetik Zelaibarri kalera seguruago gurutzatzeko zebrabide antzeko bat markatu dugu”.

Horregaz batera, Xemein Etorbidea eta Abesua beheko barreneko ordutegia aldatu dute. Barikuetan eta zapatuetan 17:00etatik 21:00etara itxiko dute errepidea ibilgailuentzat, domeketan, berriz, zabalik egongo da. Eremu horretan gainera, 20 kilometro orduko abiaduran joateko seinalea jarri dute errepidean.

Bestalde, Atxondoa Zeharkaletik  San Jazintorantz edo errepide nagusira joateko Bekobenta eskolaren ondoan dagoen tuneleko ispilua ere aldatu dute eta material bereziko bat jarri dute, hautsiezina. Hipolita aurrean ere Iturraldeko parean dagoen moduko radar informatibo bat jarri dute. “Hori da herri erditik igarotzen den errepide nagusia eta Zelai, frontoi, biblioteka, Karmengo eliza eta osasun etxe inguru hori oinezko gehien ibiltzen den gunea era bada. Beraz, bi radar jarri ditugu, horien arteko tartea nondik nora doan zehaztuta geratzeko”.

Alkateak esan duenez, azken lan gutxi batzuk besterik ez dira falta.Taxien geltokia zehaztea eta margotzea falta zaie eta herriko beste puntu batzuetan marra horiak margotzea, baina ateri egotea behar dute horretarako. Falta diren lan guztiak urte amaierarako amaitzea dute helburu.

Lan horiek guztiak egiteko diru sailak onartzen joan dira apurka-apurka. Azaroaren 15eko osoko bilkuran onartu zuten 6.394,40 euroko azken kopurua.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.