Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

13/13 herri ekimenak mozioa aurkeztu du Lekeitioko Udalean

"13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea, eta epaiketa horren ondorioz espetxeratzeak eta zigor kondenak ematea oso larria dela" berresteko eskatzen dio 13/13 herri ekimenak Lekeitioko udalbatzari. Elkarretaratzea egingo da domekan [abenduaren 19] Lekeition, epaiketa salatzeko.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/12/14

Eguenean [abenduak 16] Lekeitioko udalbatzarrak egingo duen osoko bilkuran aztertu eta bozkatuko dute 13/13 herri ekimenak 13/13 sumarioari buruz udaletxean aurkeztu duen mozioa. Sumario horretan inputatuta dagoen Arantza Zulueta herrian sustraituta dagoela eta, Lekeitioko udalbatzak mozioan jasotako adierazpena onartu eta horren berri ematea eskatzen dute.

Uztailaren 12an hasi zen zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean, tartean Arantza Zulueta Lekeitioko bizilagunarena. Azaroaren 5ean amaitu ziren auzi saioak eta epaituak epaiaren zain daude orain. “Ia lau hilabete luze pasatu dira epaiketa hasi zenetik eta saio bakoitzean salatu egin dira urraketa guztiak, defentsarako eta epaiketa eskubidearen gutxieneko bermeak errespetatu ez direla argi utziz”, azaltzen dute mozioan. Azken hamaika urteak inputatuentzat “gogorrak” izan direla ere azpimarratzen dute. “Epaiketak ondorio pertsonal larriak ekarri dizkie, inputatuetariko bat, Juan Mari Jauregi, gaixotasun larri baten ondorioz hil egin da, prozesu guzti honek ziurrenik eragin zuzena izan duelarik”.

Hainbat erreakzio eragin ditu 13/13 auziaren epaiketak. Besteak beste, Lekeitioko udalbatzak eta EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioek «estatuko sektore batzuek bultzatzen duten estrategia politiko-judiziala» salatu zuten epaiketa hastear zegoenean. Orduan egin zuten modura, eguenean aurkeztuko duten mozioan jasotako adierazpenaren bidez, “salbuespeneko legalitatearen aurka” daudela adierazi eta “13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea, eta epaiketa horren ondorioz espetxeratzeak eta zigor kondenak ematea oso larria dela” berrestea proposatzen dio 13/13 herri ekimenak Lekeitioko udalbatzari. Eta baita, “guztien artean bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko konpromisoa” berritu dezatela.

Horrez gain, herritarrei eta udalbatza osatzen duten zinegotziei 13/13 sumarioaren inguruko dinamiketan parte hartzeko gonbita egitea ere eskatzen zaie. Domekan [abenduak 19] bertan deitu du 13/13 herri ekimenak 13/13 epaiketa salatzeko elkarretaratzea. Udaletxeko eskaileratan 13:00etan jarri dute batzeko ordua.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.