Munduko beste olerkigile batzuen idatziekin batera argitaratu dituzte olerkigile lekeitiarraren olerkiak. "Oso lan polita egin dute. Pozik nago".
Gardotzako industriagunean kokatuta dagoen lantegian nazioarteko ekoizpen guztia zentralizateko eta indartzeko apustua egin du kooperatibak. “Tokiko enplegua sortzeko konpromiso zorrotzagaz” eman du pausoa.
Txapela beretzat eta gaur egun dagoen lekuraino heltzen lagundu diotenentzat dela dio Ibarzabalek: "Maite dudan jende guztiarena da, hor eusten nautenena".
Azken lau egunetan [abenduaren 16tik 19era] 116 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 33 Ondarroan, 30 Mutrikun, 19 Lekeition, 11 Markina-Xemeinen, 8 Gizaburuagan, 5 Aulestin, 3 Berriatuan, bina Amoroton, Ispasterren eta Mendexan eta 1 Etxebarrian. Munitibar ezik, HITZAren eremuko gainerako herriak gune gorrian daude.
Atletismo Egokituko Basauriko Bertako Igogailuak – Javi Conde klubeko kideek 24 orduko Arinkatean proba egin dute asteburuan. 53 atletak parte hartu dute, tartean Jon Revuelta eta Jose Ignacio Malvido ondarrutarrek eta Josu Lekunberri mutrikuarrak.
Ostalaritza establezimenduetan sei lagun baino gehiago ez biltzea eskatu du. Urkulluk esan du «premiazkoa» dela kalean maskara erabiltzera derrigortzeko neurriak hartu ahal izatea.
Ekitaldiak arrakasta handia eduki duela azpimarratu dute udal iturriek; esan dutenez, aretoa erabat bete zen. 2020-2021 denboraldia kontuan hartuta, lau sari banatu dituzte.
Aldundiak esan du bide bat zabalduko dutela martitzenean [abenduak 21], eta zirkulazioa semaforoagaz gidatuko dutela. 115 metroko luzeran egongo da bide bakarra.
Aurkezpena eguaztenean [abenduak 22] izango da, 18:30ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean; aurkezpena Arrate Urgana Mendizabalek gidatuko du. Liburuak aitatasuna, maskulinitatea eta zaintzaren inguruko gogoetak jasotzen ditu.
Zozketan parte hartu zutenek turismo bulegoan erosi ahalko dute sarrera. COVID-19 ziurtagiria aurkeztu beharko da sarrera jasotzerakoan.
Kirol azpiegitura berriaren helburua da norberaren gorputzaren pisuan oinarrituta ariketa egitea. Aurreikuspenak betetzen badira urtarrilean edo otsailean hasiko dituzte lanak.