Etxebarria eta Aulesti berriro ere gune gorrian sartu dira, eta Munitibar atera egin da
Azken lau egunetan [abenduaren 16tik 19era] 116 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 33 Ondarroan, 30 Mutrikun, 19 Lekeition, 11 Markina-Xemeinen, 8 Gizaburuagan, 5 Aulestin, 3 Berriatuan, bina Amoroton, Ispasterren eta Mendexan eta 1 Etxebarrian. Munitibar ezik, HITZAren eremuko gainerako herriak gune gorrian daude.
Erregistratutako positibo kopuruak gorantz egiten jarraitzen du Lea-Artibai eta Mutrikun. Eta horren adierazle da azken lau egunetan erregistratutako positibo kopurua. Positibo berriak erregistratuta, Aulesti eta Etxebarria berriro ere gune gorrian sartu dira, eta Munitibar atera egin da azken 14 egunetan ez dutelako positiborik erregistratu. Dena dela, Etxebarriko intzidentzia tasa 300 azpitik dagoenez, ez dute COVID ziurtagiria eskatuko eskatu beharreko lekuetan.
Azken lau egunetan [abenduaren 16tik 19era] 116 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 33 Ondarroan, 30 Mutrikun, 19 Lekeition, 11 Markina-Xemeinen, 8 Gizaburuagan, 5 Aulestin, 3 Berriatuan, bina Amoroton, Ispasterren eta Mendexan eta 1 Etxebarrian.
Joan den aste osoan [abenduaren 13tik 19ra] 204 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 45 positibo gehiago: Mutrikun 67 kasu erregistratu zituzten, Ondarroan 55, Lekeition 32, Markina-Xemeinen 20, Gizaburuagan 9, Aulestin 5, Mendexan 5, Ispasterren 4, Berriatuan 3, Amoroton 2 eta bana Etxebarrian eta Ziortza-Bolibarren.
Lurraldeak. Arabak 1.227,4ko tasa dauka (148 puntu igo da), Bizkaiak 894,4koa (183 puntu igo da) eta Gipuzkoak 1.570,67koa (49 puntu igo da). Araban 2 herri daude gune gorritik kanpo (lurraldean 51 herri daude), Bizkaian 8 (lurraldean 112 herri daude) eta Gipuzkoan 6 (lurraldean 88 herri daude).
Herriz herriko intzidentzia tasak (abenduaren 20an eguneratuta):
- Amoroto: 3.373,49 (482 puntu igo da)
- Aulesti: 748,50 (eguenean 0 tasa zeukan)
- Berriatua: 1.034,21 (477 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 268,46 (134 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 500 (4.000 puntu igo da)
- Ispaster: 1.478,49 (134 puntu igo da)
- Lekeitio: 802,55 (166 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 736,32 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.271,19 (212 puntu igo da)
- Munitibar: 0 (eguenean 218,34ko tasa zeukan)
- Mutriku: 1.919,46 (263 puntu igo da)
- Ondarroa: 1.225,63 (94 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 455,58 (228 puntu igo da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: