Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Inoizko aurrekontu handiena izango du Etxebarriak, ia 1,5 miloi eurokoa

Eskola berria kokatuko den gunearen urbanizazioa izango da inbertsioen ataleko proiektu nagusia. Euskara, Berdintasuna eta diru laguntzen ataletako diru sailak handitu dituzte.

Eider Mugartegi
Etxebarria
2021/12/22

Orain arteko aurrekonturik handiena izango du Etxebarriak 2022an, ia 1,5 milioi eurokoa. Zehazki, 1.457.000 euroko aurrekontua izango dute, aurten baino 230.000 euro gehiago (1.226.182 eurokoa izan da 2021eko aurrekontua).

Jesus Iriondo alkateak azaldu duenez, igoera horren arrazoi nagusiak bi dira. Alde batetik, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik (Udalkutxa) iaz baino diru gehiago jasoko dute, eta, bestetik, 2022ko ordenantza fiskalek eragin zuzena izango dute udalaren diru sarreretan, eta, ondorioz, aurrekontuetan. Udal gobernuak %2ko igoera aplikatuko du udal tasetan, eta jarduera ekonomikoaren zergak berrikusi eta igotzea dute asmoa. Horrela, zerga horien bidez gehiago biltzea aurreikusten du udalak.

Bestalde, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzak ere itxaroten dituzte. «Azpiegituretako laguntzak igoko dituzte, eta beraz 50.000 euro jasotzea aurreikusten dugu. Kirol instalazioetarako ekipamendua erosteko 80.000 euroko laguntza ere lortu dugu, Leader Landa Garapenerako Programaren laguntzak ere izango ditugu, baita klima aldaketari erantzuten joateko inbertsioetarako». Jakinarazi duenez, gainera, zurginek ere ekarpena egin beharko dute Egixarre eta Etxebarria arteko errepidea konpontzeko.

Gastuei dagokienez, atal ezberdinetako diru sailak handitu dituzte. Hala nola, auzo taxi zerbitzurako 13.000 euroko diru saila gorde dute, Berdintasunaren atalean 10.400 euro izango dituzte eta Euskara arloan 4.000 euro. «Auzo taxi zerbitzuak gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta zerbitzu hori behar bezala mantentzea nahi dugu. Berdintasun atalean COVIDak emakumeengan izan duen eragina aztertuko da esate baterako, eta 6.000 eurotik 10.400 euroraino igo dugu diru saila. Euskara arloan ere berdin. Ekintzak egiteko diru gehiago egotea erabaki dugu, eta diru saila 3.000 eurotan handitu da horretarako».

Inbertsioen ataleko egitasmo nagusia aurten, Eskola berriaren gunea egokitzea izango da

Dirulaguntzen atalak ere igoera izango du; guztira, 44.000 euro bideratuko dituzte dirulaguntza desberdinetara: kultur ekintzak, eskolaz kanpoko jarduerak eta herriko taldeen diru laguntzetara. Lehen atal horren baitan zegoen auzo taxiaren egitasmoa atera eta diru saila handitzea erabaki dute. «Eskolaz kanpoko jarduerak esate baterako, onarpen handia izan dute, eta laguntza handitzea erabaki da».

Eskola gunea. Inbertsioen ataleko egitasmo nagusia aurten, Eskola berriaren gunea egokitzea izango dela azaldu du Iriondok. 180.000 euro bideratuko ditu udalak horretara. «Urbanizazioa egin behar dugu eta desjabetze bat ere egin behar da». Udalak aurreikusitakoaren arabera, eskola gunea urbanizatzeko, guztira, 500.000 euroko aurrekontua beharko dute. «Oraingoz, 180.000 euroko diru saila gorde dugu aurrekontuetan». Udalaren ekarpenagaz gainera, baina, Leader programaren laguntza eta azpiegituretakoa ere eskola gunearen proiektura bideratuko dituzte, «udalaren ekarpena arintzeko».

Baserri bideak eta kale konponketak egitea ere udalaren datorren urterako proiektuen artean dago. 92. 000 euroko diru saila gorde dute horretarako. «Aurreikusten dugu 160.000 euro izango ditugula 2022an, konponketa horiek egiteko, tartean zurginen ekarpena».

Frontoiko harmailetarako 55.000 euro gorde dituzte aurrekontuan, baina, horrez gain, Aldundiaren 88.000 euroko laguntza ere izango dute.

Klima aldaketaren erronka globalari erantzuteko berriz, 30.000 euro gorde dituzte . «Plan energetikoa egiten ari gara, eta horren arabera erabakiko dugu zeintzuk proiektu landuko ditugun lehenengo».

Azkenik, HAPO amaitzeko 23.000 euro izango dituzte. «Datorren urtean behin behineko onespena ematea espero dugu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.