Mirari Azkune etxebarritarrak irabazi du Neguko Bolak Txapelketa
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian jokatu zen zapatuan [abenduak 18] Neguko Bolak lehen txapelketa. 50 bolarik parte hartu zuten.
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian lehiatu zuten zapatuan [abenduak 18] lehenengo Neguko Bolak Hiru Txirlo Bola Joko txapelketa, eta MX3T elkarteko Mirari Azkune etxebarritarra izan zen irabazlea. 50 bolarik parte hartu zuten lehiaketan.
Guztira, sei sari zeuden jokoan, eta horiek lortzeko lehian aritu ziren bolariak. Lehia estua egon zen. Zortzi txirlo botata nagusitu zen Azkune, eta txirlo kopuru beragaz geratu ziren bigarren eta hirugarren postuetan MX3T taldeko Juan Txurruka ondarrutarra eta Jabier Olabarria markina-xemeindarra, hori ere MX3T elkartekoa.
Laugarren postua, berriz, Azpeitira joan zen, Iñaki Caballerok lortu zuen, 7 txirlori emanda. Elgetako Xabier Ortuzar izan zen bosgarren sailkatua hori ere zazpi txirlogaz, eta MX3T elkarteko Jon Aransolo eta Boni Plaza geratu ziren seigarren eta zazpigarren postuetan seina txirlo botata.
[Argazkiak: MX3T elkartea]