
Markina-Xemeingo elkarretaratzeaz gain, Bergarako udaletxe aurrean ere beste elkarretaratze bat egin dute, euskal gehiengo sindikalak deituta.

Guztira, zortzi bikote ariko dira zein baino zein gehiago datorren asteko finalera igaro nahian. Zapatuan [abenduak 11] jokatuko dira finalaurrekoak Markina-Xemeingo frontoi txikian.

Biniloa, ohi modura, edizio mugatuan kaleratuko dute; 20 kopia kaleratuko dituzte bakarrik. Hurrengo bi kantuak hilaren 15ean eta 29an kaleratuko dituzte.

Kapitalismoari aurre egiteko antolakuntza komunista aldarrikatuko dute abenduaren 30ean 19:00etan Lekeitioko plazatik hasiko den manifestazioan. Lea-Artibaiko langileria mobilizazioan parte hartzera deitu dute.

Antzerkia, dantza, zinema eta musika uztartuko ditu II. MARKArtek. Arte eszenikoak gazteengana hurreratu eta inklusibitatea lantzeko proposamenak ere badakartza jaialdiak.

Ibarzabalek Larrabetzuko saioa irabazita lortu du finalerako txartela, eta Galletebeitiak puntuazioz. Larrabetzuko saioan Ibarzabalek 542,5 puntu lortu zituen; finalisten artean bigarren puntuaziorik onena dauka.

Zapatuan [abenduak 4] lortutakoa Emakume Master Cup-eko lau t 'erdikoan lortzen duen hirugarren txapela izan da. Nagusitasun osoz irabazi zion Iparraldeko Ana Oronozi.