Azken egunetan 625 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Eguenetik domekara (urtarrilaren 6tik 9ra) ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: Amoroto (11), Aulesti (19), Etxebarria (16), Gizaburuaga (7), Ispaster (14), Lekeitio (175), Markina-Xemein (92), Mendexa (3), Munitibar (5), Mutriku (121), Ondarroa (151) eta Ziortza-Bolibar (11). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.
Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, Mendexan ezik HITZAren eremuko gainerako herrietako intzidentzia tasak igo egin dira, nabarmen igo ere. Azken lau egunetan ere positibo gehien Lekeition erregistratu dituzte (175), eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean Aulestin (17).
Joan den aste osoan (urtarrilaren 3tik 9ra) 1.226 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 252 gehiago. Kasu gehien Ondarroan erregistratu zituzten (310), eta atzetik Lekeition (308). 5.000 biztanletik beherako herrien artean Berriatuan erregistratu zituzten kasu gehien (43), eta atzetik Aulestin (38).
[Osakidetzak irizpide berriak ezarri ditu berrogeialdiak eta probak egiteko]
Lurraldeak. Arabak 5.298,77ko tasa dauka (532 puntu igo da), Bizkaiak 6.484,17koa (+884) eta Gipuzkoak 7.175,3koa (+888). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urtarrilaren 10ean eguneratuta):
- Amoroto: 6.987,95 (481 puntu igo da)
- Aulesti: 8.532,93 (2.395 puntu igo da)
- Berriatua: 5.966,59 (1.114 puntu igo da)
- Etxebarria: 8.456,38 (1.611 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 8.500 (500 puntu igo da)
- Ispaster: 6.854,84 (941 puntu igo da)
- Lekeitio: 8.800,33 (1.038 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 7.860,70 (776 puntu igo da)
- Mendexa: 4.661,02 (1.271 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 5.021,83 (1.091 puntu igo da)
- Mutriku: 4.761,01 (1.788 puntu igo da)
- Ondarroa: 6.443,33 (1.179 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 6.150,34 (2.278 puntu igo da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: