Trabakuako errepidea, zabalik
Luizi berri baten ondorioz, zirkulazioari itxita geratu zen domekan [urtarrilak 9] Trabakuako BI-633 errepidea.
Aldundiak jakinarazi duenez, semaforoen arteko tartea luzatu dute ibilgailuak igarotzeko, eta martitzenetik [urtarrilak 11] dago zabalik. “Hurrengo urratsa euste-sistemak eraikitzea izango da, etorkizunean eroriko diren lurrei eusteko, baina aurretik mendian ez dela material asko geratuko bermatu behar dugu”.
Zehaztu dutenez, bigarren luizu honetan 400 metro kubiko lokatz erori dira. Esan dutenez, iazko abenduaren 9an gertatutako luizitik gertu da luizi berria. Abenduaren 9ko luiziaren ondoren, abenduaren 21ean zabaldu zuten berriro Trabakuako errepidea, eta zirkulazioa semaforoagaz bideratuta egon da tarte horretan. Beraz, orain tarte luzeagoa egongo da semaforoagaz.