Gabonetako zozketako sariak banatu ditu Markina-Xemeingo merkatari elkarteak
Saridunek urtarrilaren 24tik 29ra gastattu ahalko dituzte bonuak elkarteko dendetan.
Aste honetan banatu ditu Gabonetako zozketaren sariak Hemen be bai merkatari elkarteak. Zozketa abenduaren 31n egin zuen elkarteak. Guztira, lau sari banatu dituzte elkarteko dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean.
Lehenengo saria, 500 euroko erosketa txekea, Junkal Bustindui Apoitak eroan du; 13.543 izan zen zenbaki saritua; bigarren saria, berriz, 250 euroko txekea, Ismene Martinez Arrietarentzat izan da, 8.800 izan zen zenbaki saritua; hirugarren sariko 150 euroko txekea, berriz, Amaia Errasti Lizartzabururentzat izan da, 19.163 zenbakia izan zen saritua, eta laugarren saria Iratxe Lariz Bustinduik eraman du, 015.402 izan zen zenbaki saritua.
Bonuak elkarteko komertzioetan gastatu ahalko dituzte urtarrilaren 24tik 29ra bitartean.