Leire Etxanizek ez du Bizkaiko Larruzko Paleta Txapelketako txapelik lortu
Nagore Martinek eta Maider Huizik irabazi dute Etxaniz eta Amaia Irazustabarrenaren aurkako finala.
Nagore Martin eta Maider Huizi nagusitu ziren atzo [urtarrilak 30] Bizkaiko Frontoian jokatu zen Larruzko Pilotadun IV. Paleta Txapelketan. 12-10, 11-10 eta 10-12 irabazi zieten Leire Etxaniz etxebarritarrari eta haregaz bikotean jardun zuen Amaia Irazustabarrenari.
576 pilotakada eta ordubete baino gehiagoko partida izan zen atzoko finalekoa. Lau protagonistak maila bikainean aritu ziren, eta ikusleek final handi bategaz gozatzeko aukera eduki zuten. Azken seta oso parekatua izan zen, bederatzi berdinketa egon ziren. Bi bikoteetako edozeinek irabaz zezakeen, baina Martinen eta Huiziren segurtasuna erabakigarriak izan ziren txapela irabazteko.
Txapelketako hirugarren postua Leire Galdosek eta Itxaso Erasunek lortu zuten. Hirugarren posturako lehia hirugarren jokoan erabaki zen; bi bikoteek garaipena lortzeko zuten guztia eman zuten. 12/6,10/12,12/9 irabazi zieten Agirresaroberi eta Arrietari.