Lekeitioko Elkartasun Biltegiak zituen beharrak asetzea lortu dute harpidetza kanpainagaz
Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak Lekeition abian jarritako Elkartasun Biltegiak beharrak asetzeko beste harpidetza lortu duela jakinarazi du.
Udan abiarazi zuten kanpaina, proiektua gizarteratzeko eta sarekide kopurua handitzeko, eta jasotako erantzunagaz pozik geratu dira Kontseilu Sozialistako kideak. “Harrera oso ona eduki du kanpainak, eta asko eskertzen dugu proiektua aurrera atera ahal izateko herritarrek egindako ekarpena”.
Horregaz batera, domekan [otsailak 6] informazio bilera bat egingo dutela jakinarazi dute; 12:30ean Lekeitioko Gaztetxean batzera deitu dute. “Proiektuan interesa duten guztiak daude bilerara gonbidatuta”. Bilera ostean bazkaria egingo dutela aurreratu dute.