Datorren martitzenera [otsailak 15] arte sardina eta atun kontserbak, pasta, azukrea, lekaleak eta konpresak jasotzen ariko dira.
Gizonezkoetan indar erakustaldi «ederra» emanda irabazi dute. Emakumezkoetan ere bigarren postua lortu dute ondarrutarrek.
Elkarretaratzeak egin dira gaur [otsailak 7] goizean ikastetxeetako atarietan, sukaldarien, garbitzaileen eta haurreskolako eta heziketa bereziko langileen egoera salatzeko.
Master mailako 160 kategorian hautsi ditu errekorrak, 4x50 eta 4x100 krol errelebo probetan. Getxoko igerilekuan jokatu zen Bizkaiko Master Txapelketan lortu zuen balentria, Swim Camp Getxo kirol elkarteko Mikel eta Iñaki Bildosola anaiekin eta Beñat Elorriaga taldekideekin batera.
Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Munitibarko kirol azpiegiturak hobetzeko diru laguntzak aurreikusi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Diru laguntzak udaletako kirol instalazioen diseinu, irisgarritasun, segurtasun eta iraunkortasun ereduak hobetzen laguntzea bilatzen du.
Beteranoen Eskupilota Txapelketako ligaxkako bosgarren jardunaldia jokatu da domekan [otsailak 6] Lekeitioko trinketean. Malaxek eta Madariagak eta Gandiaga anaiek batu dituzte puntuak.
HITZAKIDE direnek parte hartu dezakete.