Diru bilketa, Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko
Jasotzen den guztia oinarrizko premiak asetzera bideratuko dute. Deialdiagaz bat egin du Markina-Xemeingo Udalak.
Hainbat elkarte Ukrainarako dirua eta premiazko tresnak, arropa, janaria, sendagaiak eta material medikoa biltzen ari dira. Markina-Xemeingo moldaviarren elkarteak, esate baterako, diru bilketa bat jarri du abian Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko. Azaldu dutenez, jasotzen den guztia oinarrizko premiak asetzera bideratuko dute. Ekarpenak Moldavos Noroc elkarte soziokulturalaren kontuan egin behar dira (ES74 0182 1244 5702 0155 9610).