Mahastiak inausten ikasi dute Lekeition
Anton Onaindia amorotarrak gidatu du Lekitto Bedarra elkarteak antolatutako ikastaroa. Zazpi lagunek parte hartu dute.
Lekitto Bedarra elkarteak antolatuta, mahastien inausketa ikastaroa eman dute Lekeition zapatuan [otsailak 26]. Txakolin Pipaseko Anton Onaindia amorotarrak gidatu zuen ikasketan zazpi lagunek parte hartu zuten, eta “oso gustura” aritu ziren Onaindiak emandako azalpen teoriko eta praktikoak jarraituz.
Usotegi parkeko mahastiaz baliatu ziren ikastarorako, eta partaide batek nabarmendu zuten “benetako luxua zela ikastaro pertsonalizatu bat egin ahal izatea horrelako leku batean eta Onaindia bezalako maisu bategaz”.
Mahatsen onena hartzeko ze garrantzi duen adar fruituak zutabe nagusitik urre egoteak, zelan moztu, ongarritu, ilaretan zelan lotu, zainketa… ikasteko aukera eduki zuten parte hartzaileek ordu erdi bat inguruko ikastaroan. Eta, amaieran, Iñigo harategiaren txorizo pintxo ederragaz batera Pipas txakolina dastatu zuten.