Elgeamendi eta inguruetara mendi irteera bateratua antolatu dute
16,8 kilometroko irteera domekan [martxoak 13] egingo dute. Izena emateko azken eguna eguena [martxoak 10] da; ohiko lekuetan izena eman behar da.
Ibilbidea honakoa izango da: Landa (547m)-Elgeamendi (943m)-Urdingain (996m)- Makatzagain (996m)- Aitzorrotz (739m) eta Eskoriatza (309m). Antolatzaileek iragarri dutenez, zailtasun ertaineko ibilaldia da, eta bost bat orduko iraupena dauka.
Irteerara joateko interesa daukatenek ohiko lekuetan izena eman dezakete: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Ondarroako Anaitasuna tabernan eta Markina-Xemeingo Loirats dendan. Hiru herri horietara bertaratzerik ez dutenek, 616 84 71 18 (Marije) telefono zenbakira deituta edo whatsapp mezu bat bidalita ere izena eman dezakete. Irteeraren prezioa 12 eurokoa da bazkideentzako eta 15 eurokoa bazkide ez direnentzako.
Autobus zerbitzua ere egongo da. Debatik abiatuta, autobusak lehen geldialdia 07:30ean egingo du Mutrikuko goiko geltokian. Hurrengo geldialdia 07:45ean egingo du Astilleruko geltokian, 07:50ean Berriatuan eta 08:00etan Markina-Xemeingo autobus geltokian.
Ohiko batzarra. Burumendi Mendizale Elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du barikuan [martxoak 11], 19:30ean, Zabiel kultur etxean. Besteak beste, 2020-2021eko jardueren azalpena eta balantzea egingo dituzte, 2022 ekintzen eta programaren azalpena eta aurrekontua onartuko dituzte. Zuzendaritza berritzeari buruz ere jardungo dute.