Gipuzkoako txapeldun izendatu da Eneko Sagarmendi
XII. Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketaren buruz buruko finala irabazi du mutrikuarrak.
Eneko Sagarmendik zapatuan [martxoak 12] jokatu zuen buruz buruko finala Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Iraitz Huegunen aurka.
Final estua jokatu zuten Huagun eta Sagarmendik. Jada elkar ondo ezagutzen dute pilotariek; final bat baino gehiago jokatu dute elkarren aurka. Esperientzia handiko pilotariak dira biak, eta norgehiagoka parekatua izan zen.
Sagarmendik ahal izan zuen bezala defendatu zuen donostiarrak bidaltzen zizkion pilotakadak, eta tartea aurkitzen zuen bakoitzean erasotzen zuen. Azkenean, intentsitate handiko lehiaren ondoren 15-10 bukatu zen partida eta harro jantzi zuen txapela mutrikuarrak.
Txapelketa ikusgarri bat egin ondoren pozik dagoela adierazi du Sagarmendik. Fisikoki bere une gorenean dago eta pilotalekuan nabaritzen da. Hurrengo erronkari begira gogotsu dagoela adierazi du, bi aste barru hasiko baita Binakako Txapelketa.