Errigora, Goiener eta Izarkom proiektu komunitarioen berri emango dute Lekeition
Proiektuak sustatzeko gakoak eta erronka nagusiak azaleratuko dituzte hiru proiektuetako kideek zapaturako antolatu duten [martxoak 19] mahai-inguruan.
Errigora, Goiener eta Izarkom proiektu komunitario eta burujabeetako kideak Lekeition elkartuko dira zapatuan [martxoak 19] proiektuon esperientziak eta jarduna partekatzeko. Proiektuak sustatzeko gakoak eta erronka nagusiak azaleratuko dituzte Goienerko Gaizka Zenarruzabeitiak, Errigorako Peru Aranburuk eta Izarkomeko Iker Garaialdek Maribi Ugarteburuk gidatuko duen mahai-inguruan. Hitzordua 18:30ean izango da Galarrenako goiko aretoan.
Goiener energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko kooperatiba da, Errigora, berriz, Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimena, eta Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa. Proiektu bakoitza ezagutzera emateagaz gainera, proiektu horiek egungo testuinguru sozialean daukaten lekuaz ere jardungo dute.
Azaldu dutenez, ekimenaren helburua, hiru proiektuen berri emateagaz gainera, hiru proiektuetako partaideen artean harremanak sendotu eta iritziak partekatzea dela azaldu dute.