III. Jose Mari Naberan Herri Krosean izena emateko epea martxoaren 18an bukatuko da
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, domekan egingo da proba. Hiru ibilbide egongo dira aukeran eta ibilbide handia egingo dutenek aurretiaz izena eman behar dute.
Domekan [martxoak 20] egingo da Ondarroako III. Jose Mari Naberan Herri Krosa. Ohikoa den bezala, hiru ibilbide izango ditu: handia (7.200 metro), ertaina (1.340 metro) eta txikia (380 metro).
Ibilibide handian parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute internet bidez, eta barikuan[martxoak 18] amaituko da epea. Gaur gaurkoz, 75 partaide daude apuntatuta ibilbide handia egiteko eta gehiago izatea espero da. Izena ematean 12 euro ordaindu beharko dira, eta dortsala egunean bertan jasoko dute, 10:00etatik aurrera, Itsasaurren.
Ibilbide ertaina eta txikia (LH2ra arte) egingo dutenek, egunean bertan izena eman beharko dute, 12:00etatik aurrera, eta bi euro ordaindu. Jasotako dirua ARNASA elkartera bideratuko da.
Ibilbideak:
- Handia (7.200 metro): Ibilbide URDINA>Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Astilleru pasealekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupeko zubia-San Ignazio-Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza + Ibilbide GORRIA> Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Plaiko morrora (joan-etorri)-Astilleru pasealekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupe anexora joan-etorria-Zaldupeko zubia-Liburutegia-San Ignazio erreka albotik-Ibaiondo erreka albotik-Zubi Zahar Herri ikastola-Ibaiondo-Iturribarri-San Ignazio- Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza.
- Ertaina (1.340 metro): Itsasaurre-Alameda-Itsasaurre-Kalatraba-Plaiko morru-Kalatraba-Itsasaurre.
- Txikia (380 metro): Itsasaurre-Alameda-Itsasaurre.