Zaldi-mando eta Kintxopeko sariketak jokatuko diztute Aulestin
Martxoaren 20 eta 21ean Kintxopeko probak burutuko dituzte. Martxoaren 26tik 28ra, berriz, zaldi-mando probak.
Aulestiko Zaldi-mando eta Kintxopeko sariketak lehiatuko dituzte datozen egunetan. Domekan [martxoak 20], 18:00etan, Kintxopeko zaldi-mando probekin hasiko dira. Sariketaren lehenengo egun horretan Bermeoko Rafa Alegria, Berriatuako Belaustegi eta Zumaiako Talaia jatetxea lehiatuko dira. Astelehenean [martxoak 21], 20:00etan izango da bigarren tanda, eta hiru parte-hartzaile ariko dira: Ibekohondo (Aulesti), Txibilter (Azkoiti) eta Jose Iturriaga (Samano).
Zaldi-mandoen proba aurrerago lehiatuko da, hain zuzen ere, hilak 26, 27 eta 28an. Datorren zapatuan [martxoak 26], 20:00etan, hiru partaide lehiatuko dira; Torrontegi (Gamiz Fika), Fermin Santamaria (Guriezo) eta Jose Iturriaga (Samano). Domekan [martxoak 27], 18:00etan izango dute hitzordua Aulestiko Koba, Mungiako Taberna Goieta eta Samanoko Sergio Iturriagak.
Azkenik, astelehenean [martxoak 28], 21:00etan, buruz buru lehiatuko dira Jatetxe Nabarniz eta Mungiako Garcia Alabak.