Elkar+ekin dantzan ekimenagaz bat egin dute Markina-Xemeinen eta Mutrikun
Atzo [martxoak 20] eguerdian egin zuten dantzan Mutrikuko Goiko Plazan eta Markina-Xemingo Goiko Portalean.

Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestiaren erritmora egin zuten dantzan atzo [martxoak 27] eguerdian Mutrikuko Goiko Plazan eta Markina-Xemeingo Goiko Portalean. Elkar+ekin dantzan ekimenarekin bat egin dute, elkarte eta boluntarioek duten garrantzia eta herrigintzan egiten duten lana goraipatu asmoz.
Gure Ametsa Dantza Taldeak bultzatuta egin zuten dantzan Mutrikun. Beheko Plazan elkartu eta kalejiran abiatu ziren Goiko Plazara elkarrekin dantzan egiteko.
Xemein Abesbatza, Izarbidean, Beti Jai Elkartea, Markina-Xemeingo Batetaratze Guraso Elkartea, Hemen be bai merkatari elkartea, Xemein Gazte Ahots Abesbatza, Emeki Korala talde eta elkarteetako boluntarioak batu zituen dantzara Markina-Xemeingo Zerutxu Dantza taldeak. Aurreko egunetako entseguetan ikasitakoa plazaratu zuten guztiek batera.