Bildutako errefusa kopurua handitu da Debabarrenean
Mutriku da Debabarrenako udalerrien artean gaikako bilketaren datu esanguratsuenak dituena, %64,3ko bilketa tasa lortu du 2021ean.
Debabarrenako Mankomunitatea 2021eko bilketa datuen balantzea argitaratu du. Debabarrena eskualdeak 2021ean %55,05eko gaikako bilketa tasa lortu du, 2020an baino %0,21 gutxiago. Hala ere, aurreko urtean baino 129 tona gehiago bildu dira gaika, 16.385 tona guztira, nahiz eta bildutako errefus kopurua ere handitu egin den.
Azken urteetan gaikako bilketaren joerak gora egin du eta 2021ean, aldiz, %55 inguruan mantendu da. Datu horrek beherakada txiki bat erakusten du, baina ez da esanguratsua. Legeak eskatzen duenez, gaikako bilketa eskualde mailan gutxienez %55ekoa izan behar da 2025erako, eta Debabarrena eskualdeak dagoeneko lortu du helburu hori; beraz, orain erronka eskualdeko birziklapen maila handitzea da, %55ean gelditu ez dadin.
2021ean 31.622 tona hondakin bildu dira Debabarrenan. Hondakin horietatik 16.385 tona bildu dira gaika. Gainerakoa, errefusa, 14.214 tona izan dira.
Hauek dira gainerako zatien bilketa datuak:
– Materia organikoa 2020an 5.279 tona izatetik 2021ean 5.053 tona izatera igaro da.
– Papera eta kartoia 2020an 3.884 tona izatetik 2021ean 3.905 tona izatera igaro da.
– Ontzi arinak 2020an 1.627 tona izatetik 2021ean, 1.505 tona izatera igaro da.
– Beira 2020an 2.069 tona izatetik 2021ean 2.254 tona izatera igaro da.
– Birziklatu ezin diren hondakinen kopurua, errefusa 258 tona handitu da 2021ean.
Ondorioak
Debabarrenak %55,05 eko gaikako bilketa tasa lortu du 2021ean. Hala ere, 2020an baino 129 tona gehiago bildu badira ere, guztira 16.385, bildutako errefus kopurua ere 258 tona handitu da.
Azken urteetan gaikako bilketak gora egin du eta 2021ean %55 inguru mantendu da. Hortaz, orain erronka errefusaren zatikian jasotako hondakin kopurua murriztea da.
Debak, Eibarrek, Mutrikuk eta Mallabiak Mankomunitatearen urteko bataz besteko bilketa tasa gainditu dute.
2020ko eta 2021eko egoera zeharo desberdina izan da udalerrietan osasun krisiaren eraginez, eta horrek ere eragina izan du hondakinen birziklapenean.