Izen-abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute Ziortza-Bolibarren
Azaldu dutenez, lau pauso besterik ez da eman behar da aldaketa egiteko. Ziortza-Bolibarko Udalagaz gain, Kanpape jubilatuen elkartea, Aranbaltz kultur elkartea eta Markola guraso elkarteak ere bat egin dute ekimenagaz.
Uemaren Euskaraz naiz kanpaina abiatu zuten domekan [martxoak 20] Ziortza-Bolibarren; izen abizenak dokumentu ofizialetan euskarazko grafiara aldatzeko kanpaina.
Herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzeko zeintzuk pauso eman behar dituzten ere jakitera eman zuten: “Lau pauso egin beharra dago. Nortasun agiriaren fotokopia bat, udaletxean eskatu errolda agiria, dokumentu bi hauekin Markina-Xemeingo bake epaitegira hurbildu eta bertan abizena (edo izena) aldatzeko eskari orria eskatu eta gure datuekin bete”.
Bake epaitegian eskaera jaso eta etxera bidaltzen dute hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eguneratuta (abizena euskal grafiaz jarrita). Gainera, helduek abizenak euskal grafiarekin jartzeko tramitea eginez gero, seme-alabei automatikoki abizena behar bezala erregistratua geldituko zaie.
Ziortza-Bolibarko Udalagaz gain, Kanpape jubilatuen elkartea, Aranbaltz kultur elkartea eta Markola guraso elkarteak ere bat egin dute ekimenagaz, eta argazki herritarra atera zuten plazan, herritarrak aldaketa hori ematera animatuz. “Guztiok animatzen zaituztegu izenak euskaraz jartzera! Gure nortasunarekin zerikusi zuzena daukan gaia denez gero, garrantzitsua izan handia dauka dagokigun moduan izatea izenak. Euskal nortasuna zaindu eta defendatu beharra dago”.