Ander Okamika lekeitiarra, Kataluniako Voltako mendiko liderra
Kataluiniako Volta lehiatzen ari da txirrindulari lekeitiarra. Laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur [martxoak 24].
Kataluniako Voltako eskalatzaile onenaren maillota jantzi zuen atzo [martxoak 23] Ander Okamika txirrindulari lekeitiarrak. Okamika erasoan aritu zen ihes egitea lortu nahian, lehenengo beste bi txirrindularigaz batera, eta gero, laugaz. Mont-Louiseko igoeran 7 minututik gorako errenta lortu zuten. Euskal txirrindulariak lehen postuan igaro zuen Mont-Louis mendatea eta baita Toses ere, eta mendiko liderraren maillota ziurtatu zuen.
Lasterketaren garaipenak berriz, ihes egin zion lekeitiarrari. Tropelak harrapatu zituen ihesaldian parte hartu zuten txirrindulariak. “7 minututik gorako aldea izan dugu, azkar gindoazen. Baina atzean ere bai. Lasterketaren egoera ikusita, mendiko garaipena lortzea izan dugu helburu. Gutxienez igotzaile onenaren liderraren maillota eraman dugu”, azaldu du txirrindulariak.
Kataluniako Voltan aurrera jarraitzen du, eta laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur [martxoak 24], lehen mailako hiru igoerarekin, Boi TaĆ¼ll mendatean amaituko dena barne. Guztira, 166 kilometro eta 3.400 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute.