Elkarretaratzeak, Lekeition eta Ondarroan, IAk deitutako greba eguneko atxiloketengatik
34 gazte atxilo eraman ditu Ertzaintzak Gasteizen; horietako bi Lea-Artibaikoak direla jakinarazi du Lea-Artibaiko Ikasle Abertzaleakek.
Ertzaintzak 34 gazte atxilotu ditu Gazteizko kanpusean, Ikasle Abertzaleak deitutako greba egunean. Horietatik bi Lea-Artibaikoak direla jakitera eman dute Lea-Artibaiko Ikasle Abertzaleakeko kideek. Horren aurrean, arratsalderako protestak deitu ditu IAk. Elkarretaratzeak egingo dira Lekeition eta Ondarroan 19:30ean. Lekeition Eskolapean batzeko deia egin dute, eta Ondarroan, Alamedan.
Ikasle Abertzaleakek ikasle greba deitu zuen gaurko [martxoak 24] hezkuntza erreformak gelditzeko eskatzeko, eta manifestazioak egin dituzte lau hiriburuetan. Jakinarazi dutenez, jarraipen handia eduki du grebak, eta Lea-Artibaiko 100 ikasle baino gehiagok parte hartu dute gaurko mobilizazioetan.
“Gaur goizean atxilotutako 34 gaztetik 2 kalean daude, eta besteek ez dakite zer leporatzen dieten”, azaldu dute IAko kideek.