Unai Irazabal ondarrutarra hirugarren Longboard Txapelketan
Junior mailan, hirugarren postua eskuratu du Irazabalek eta nagusien sailkapen orokorrean, berriz, laugarren postua lortu du.
Aurtengo Espainiako Longboard Txapelketak sei proba puntuagarri izango ditu, eta Roda de Barà (Tarragonan) asteburuan lehiatutakoa izan da lehenengoa. Kataluniar uretan lehiatutako proban parte hartu du Unai Irazabal ondarrutarrak eta bi garaikur lortu ditu.
Junior mailan, hirugarren postua eskuratu du Irazabalek, Uxue Domingez eta Alfonso Zamorak osatu zuten podiuma. OPEN, nagusien sailkapen orokorrean, berriz, laugarren postua lortu du.
Hasiera ona eman dio txapelketari eta jada hurrengoan du begirada ezarrita, zehaztu duenez, “oraindik ez dakigu noiz izango den hurrengoa, baina bai Kanaria uharteetan izango dela”.