Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oinherri herri hezitzaileen sarera batu da Berriatua

Herrigintzako eragileak, hezkuntzakoak eta udala ari dira elkarlanean. Diagnostiko bat egin dute, eta jadanik lehenengo erronkak zehaztuta dituzte.

Berriatuko talde eragileko partaideak, Oinherri egitasmoaren kartelagaz. Argazkia: Berriatuko Udala
Eider Mugartegi
Berriatua
2022/03/25

Oinherri herri hezitzaileen printzipioekin bat eginez, Berriatuko Udalak hitzarmena sinatu du proiektuko eragileekin, elkarlanean aritzeko. Herri hezitzaileen kultura txertatu nahi dute udalerrian, ume, gazte eta herriko kolektibo desberdinek zeintzuk premia dituzten jakin eta horiei erantzun ahal izateko.

Oinherri 2012an sortu zuten umeen aisialdian eta hezkuntzan ari diren hainbat elkartek, eta egitasmoak denbora luzea darama haurren eta nerabeen hezkuntza eta aisialdia beste modu batera antolatzeko moduak aztertzen, teoria eta praktika uztartuz. Herri hezitzailearen filosofiatik, hezkuntza, eskola eta familiaz harantzago, herriko eragile ezberdinen arteko ardura konpartitu moduan ulertzen dute: tokiko udalek, hezkuntza formal zein ez formaleko eragileek eta herrigintzakoek partekatzen duten ardura, hain zuzen ere. Herria bera eremu hezitzaile moduan ulertzen dute, hezkuntza, eskolako lau pareten artean amaitu beharrean, udalerri osora hedatzen den jarraipen bat moduan.

Zazpi kontzeptutan oinarritzen da Oinherrik proposatzen duen eredua

Berriatuak iaz hasi zuen hartu-emana Oinherriko eragileekin. Abenduan proiektuaren aurkezpena egiteko elkartu ziren, eta aurten eduki dituzte lehenengo bi saioak. Diagnostiko bat egin dute, eta diagnostiko horretatik abiatuta ardatzak zehaztu eta gabezia handienei erantzuten hasiko dira. Horretarako, talde motor bat osatu dute herriko eragile desberdinekin: Musika Eskola, Herri ikastetxea, Guraso elkartea, Bersortu herriko aisialdi talde hezitzailea eta udala –zinegotzi bi eta alkatea–.

Herriko taldeak orain arte izandako bilakaera azaldu du Julene Garate Kaltzakorta kideak. Lehenengo saioan hasi ziren diagnostikoa egiten, eta hiru alor eduki zituzten kontuan: alde batetik, indarguneak antzeman zituzten, herriaren potentziala non dagoen; beste alde batetik, ahuleziak identifikatu zituzten, zer hobetu behar den eta zeri kolpe egin beharko dioten eta, azkenik, erronkak definitu zituzten; hau da, ahulguneak ikusita eta indarguneak aprobetxatuz ze jokamolde hartuko dituzten eta zeintzuk erronka dituzten aurretik.

Bigarren saioan, berriz, ahulguneak jarri dituzte dianaren erdigunean, eta erabaki dute zelan erantzun ahulguneei erronka bihurtuta.

Kolektibo desberdinetan ikusi dute bultzada bat emateko beharra, baina, batez ere, atzerritarrenganako harremana sendotzea izango dute lehentasuna. «Gazteak eta atzerritarrak ditugu jomugan, baina gazteak gaztetxea antolatzen hasi dira, eta ikusten da funtzionatzeko gogoagaz dabiltzala. Gainera, udala ere hartu-emanetan ari da eurekin, eta ibilbide bat badaramatela ikusten da, pixkanaka gauzak antolatzen ari dira». Beraz, nerabeen gaia albo batera utzi barik, atzerritarren gaia lehenetsi dute, beti ere nerabeak kontuan hartuta. «Argi daukagu herriko etorkizuna direla, eta euren parte hartzea oso garrantzitsua da».

Euskal Herri osoko udalerriak batzen ari dira herri hezitzaileen egitasmora

Horrela, lehenengo jarduerek atzerritarrekiko harremanak sendotzea eta estutzea izango dute helburu. «Harremana ona da, baina egia da ondoko komunitate bat izango balira ikusten ditugula eta harremana indartu nahi dugu». Ideiak badituzte jada, eta ondorengo saioetan lotzen eta garatzen joango dira.

Zazpi giltzarriak. Erronkak aurrera eramateko Oinherri elkartearen laguntza edukiko du Berriatuak. Elkarteak, besteak beste, formazioa eta aholkularitza emango dizkie udalari eta herriko eragileei. «Hasierako sakakada handia eman digute proiektuagaz hasi ahal izateko, eta aurrerantzean ere ondoan edukiko ditugu», zehaztu du Garatek.
Oinherriren eredua zazpi printzipiotan oinarritzen da: jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea, hau da, jendarteko kide aktibo modura ulertu eta onartu behar dira haurrak; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea, haurrak erdigunean kokatzen dituen partaidetza kultura hedatu nahi dute; eurek eraikitako aisiak balio hezitzaileak ekarri behar ditu beragaz bai edukietan eta baita egiteko moduetan ere, eta heziketa euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zainduz, komunitate sarea eta auzolana indartzea eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Zazpi printzipio horiek kontuan edukita, hezkuntza egitasmo komunitarioak sortzen dira herrietan. Tokian tokiko egitasmoak dira, herri bakoitzaren errealitatetik abiatuta eta herri bakoitzeko premien araberakoak. Gainera, bertakoek eginak, bertakoekin eta bertakoentzat. Izan ere, ezinbestean, herri hezitzaile izateko hiru zutaberen elkarlana beharrezkoa dela azpimarratzen dute, herrigintzako eragileak, hezkuntzakoak eta administrazioa edo udala, eraldaketa herri mailakoa izango da eta. Euskal Herri osoko herriak batzen ari dira sarera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.